💦FIESTA DEL AGUA💦

2025/06/20

Ekainaren 20a iritsi zen eta berarekin batera azken klase eguna. Aste hau oso astuna izan da, izan ditugun tenperatura altuengatik. Klaseak hainbeste berotu dira non zaila zen bertan egotea, beraz uraren festa ezin hobea etorri zaigu goizaz gozatzeko.

 

Hainbat tailer izan ditugu, eta txandaka aritu gara talde internibelarretan. Ahateen arrantza tradizionala zegoen, xaboi-burbuila erraldoiak, globo birziklagarriekin egiten zen gerra. Denok bainujantziarekin joan gara ur pistolekin busti ahal izateko, eta asko eskertu dugu hori. Zalantzarik gabe, dibertigarriena irakasleek eta ikasleek elkarrekin parte hartu ahal izatea izan da.

Zein goiz atsegina pasa dugun!