ZUHAITZAREN EGUNA - CP Cáseda - Ikasnova
ZUHAITZAREN EGUNA - CP Cáseda
ZUHAITZAREN EGUNA
2024/04/08
Martxoaren 28 an zuhaitz eguna ospatu dugu. Ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ikasleak kontzientziatzeko balio du egun honek.
Egun hori ospatzeko, udalak urtero leku ezberdin batean landatzen diren zuhaitzak ematen dizkigu. Jarduera honetan, batetik, ikasleek tresnak etxetik ekartzen dituzte (palak, arrasteluak, kuboak…) eta, bestetik, udalak utzitako tresnak ditugu.
Aurten gure jarduera araztegi zaharrean izan da. Ikastetxetik atera eta igerilekuetara joan ginen, hamaiketako goxo-goxoa egiteko. Asko gozatu dugu indarrak hartuz eta gure zuhaitzak landatzera joan gara. Talde heterogeneotan banatu gara eta lanari ekin diogu.
Lurraz eta baratzeko tresnak erabiltzeaz asko gozatu dugu. Gure zuhaitzak zein ondo geratu diren ikustera eta nola hazten diren ikustera gonbidatzen zaituztegu.