JOALDUNEN BISITA

2024/02/07

Inauteriak ospatu baino lehen gure eskolan bisita polit bat izan genuen. Saray, Ibonen izeba sorpresa polit bat ekarri zigun, Joaldunen jantzia!! oso politak ziren bai. Jantziaren zati bakoitzaren izena esan zizkigun eta hauek nola jartzen ziren azaldu baita. Hasteko, sorbalda eta gerrikoa ardiaren larruarekin babesten dira. Ondoren enagua izeneko gonak janzten dira, eta lepoan zapi karratukari bat. Hanketan galtzerdi lodiak eta abarkak janzten dira. Eta buruan ttunturro handi batzuk kolorez beterikoak. Eskuetan hisopo deitzen den lumatsu bezalakoak, hauek zaldiaren buztaneko hilearekin egiten dira. Bukatzeko gerrietan zintzarri handiak jartzen dituzte. 


 

Zintzar guztiak aldi berean dantzatzen dituztenean soinu handia ateratzen dute. Honen arrazoia natura esnatzea eta udaberria iritsiko dela abisu ematea dela azaldu zigun Sarayk.

Baina ez zen hemen gelditu hoberena izan zen guk ere joaldunen janzkerak jantzi genituela Ituren eta Zubietako inauteriak gure eskolan disfrutatuz.


 

Egun hau ahaztezina bihurtu zaigu.

Mila esker Saray!