HAMAIKETAKO SOLIDARIOA

2025/03/11

Hilaren 6an XII. hamaiketako solidarioa egin genuen. Urtero bezala, gurasoak bizkotxoz, tortilaz eta bestelako gozokiz beteta iristen ziren eskolara. Aurten, berrikuntza gisa, ikasleek eskulan batzuk prestatu zituzten: hama-iruditxoak, orri-markatzaileak, harri apainduak, giltzatakoak, paparreko orratzak eta abar, eurek eginak beren elkartasuna adierazteko. Goiza fresko argitu zuen arren, lainoa altxatu zen eta egun eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen. Kasedako biztanleak mahats-mahaien eta azoka txikiaren inguruan biltzen ziren.

 Aurreko aldietan argi geratu den bezala, eskuzabaltasuna alde guztietatik arnasten zen.