🧓BISITA GURE AITON-AMONEI👵🏼

2024/12/20

Urtero bezala, egoitzako aiton-amonekin dugun hitzordura itzuli gara. Hantxe zeuden, jangelan, gure gabon-kantak irrikaz eta ilusioz itxaroten.

Txikienak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, astelehenean, hilak 16, joan ginen eta gainontzeko ikasleak asteazkenean, hilak 18.

Gabon-kanta tradizionalen kontzertu xume bat eskaini ondoren, prestatu genizkien opariak eman genizkien: ikasle guztien artean triangelu txikiekin egindako Gabonetako zuhaitz bat, eta bakoitzarentzat opari pertsonalizatu bat.

Egoitzan ez ziren motz geratu. Erregeen Gabonetako apaingarri eder bat oparitu ziguten, erresiko langileen laguntzaz egina. Gainera, txutxe poltsa bana banatu ziguten gutako bakoitzarentzat.

Oso polita izan da! Datorren urtean itzuliko gara.


 

                                               

Egin klik argazkian gehiago ikusi nahi baduzu