📖Irakurketa adierazkorrak📖

2026/02/20

Pasa den ostiralean, otsailaren 13an, Casedako ikastetxeko ikasleek irakurketa adierazkorren elkartrukea egin zuten. Gela bakoitzak inauterietako bere pertsonaia mitologikoa landu zuen ardatz gisa: Haur Hezkuntzan, lamiak; lehen zikloan, Basajaun eta Basanderea; bigarren zikloan, Akerbeltz eta Mari; eta hirugarren zikloan, Tartalo.

 

Azken asteetan, ikasleek bere pertsonaiari buruzko irakurketa adierazkorra prestatu zuten, eta, haren bidez, bere ezaugarriak deskribatu zizkigun eta figura mitologiko horien jatorria azaldu zigun.

 

Oso une interesgarria izan zen, denok disfrutatu genuena, izaki mitologiko hauei buruzko informazioa ezagutu eta bildu ahal izan baikenuen ikasleen sorkuntzei eta egindako lanari esker.